Shere Hite
Shere Hite (Saint Joseph, Missouri, 1942ko azaroaren 2a - Londres, 2020ko irailaren 9a) alemaniar sexologo eta feminista izan zen. Shirley Diana Gregory izenarekin jaio zen, baina aurrerago bere aitaordearen, alegia Raymond Hite-ren, abizena hartu zuen.Giza-sexualitateari buruz egin zituen ikerketengatik da ezaguna. Hain zuzen ere, emakume eta gizonen sexualitatearen inguruko ''Hite txostenengatik,'' non milaka testigantza biltzen dituen. Estatu Batuetan bere lanagatik egin zizkioten kritikak direla eta, bertako hiritartasunari uko egin eta alemaniar bihurtu zen 1995 urtean. 1985etik 1999ra bitartean Friedrich Höricke kontzertu pianistarekin ezkonduta egon zen, bera baino 19 urte gazteagoa zena. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4