Manuel Vicent

Manuel Vicent (La Vilavella, 1936ko martxoaren 10a) espainiar idazlea da.

Kazetaritza (''El País'' egunkariarentzat idatziz), narratiba (eleberriak eta kontakizun laburrak), eta saiakera landu ditu, batez ere. Narrazioen artean aipagarriak dira ''Pascua y naranjas'' (1966, ''Pazkoa eta laranjak''); ''El resuello'' (1966, ''Arnas hotsa''); ''El anarquista coronado de adelfas'' (1979, ''Heriotzorriz koroatutako anarkista''); ''Ángeles o neófitos'' (1980, ''Aingeruak edo neofitoak''); ''Balada de Caín'' (1987, ''Cainen balada''); ''No pongas tus sucias manos sobre Mozart'' (1995, ''Ez jarri esku zikinok Mozartengan''); ''Villa Valeria'' (1996); etab. Haren ipuinik onenak ''Los mejores relatos de Manuel Vicent'' (1997, ''Manuel Vicenten kontakizun onenak'') liburuan argitaratu dira. Fikziozko obrez gainera, saiakera eta bidaia-liburuak ere idatzi ditu, eta kazetetan argitaratutako artikuluen bildumak osatu ditu. Ez-fikziozko obra narratiboan hauek ditu lanik aipagarrienak: ''García Lorca'' (1969); ''Hágase demócrata en diez días'' (1976, ''Egin zaitez demokrata hamar egunetan''); ''Retratos de la transición'' (1981, ''Trantsizioko erretratuak''); ''Inventario de otoño'' (1983, ''Udazkeneko inbentarioa''); ''Crónicas parlamentarias'' (1984, ''Legebiltzarreko kronikak''); ''Daguerrotipos'' (1984, ''Dagerrotipoak''); ''La carne es yerba'' (1985, ''Haragia belarra da''); ''Ulises, tierra adentro'' (1986, ''Ulises, lur barruan''); ''Arsenal de balas perdidas'' (1988, ''Galdutako balen tegia''); ''Crónicas urbanas'' (1990, ''Hiriko kronikak''); ''Por la ruta de la memoria'' (1992, ''Memoriaren bideetan barrena''); ''Contra paraíso'' (1993, ''Paradisuaren aurka''); ''A favor del placer'' (1993, ''Plazerraren alde''); ''La escritura'' (1993, ''Idaztea''); ''Del Café Gijón a Ítaca'' (1994, ''Gijon kafetik Itakara''); ''Nicolas Muller, photographe'' (1995). 1998an, ''El País'' egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma bat argitaratu zuen, ''Las horas paganas'' (''Ordu paganoak'') izenburuarekin. 1999ko martxoan Alfaguara Saria jaso zuen ''Son de mar'' (''Itsas hotsa'') eleberriarengatik.

Vicent idazlea izateaz gain, arte-galerista ere bada; zaletasun handiarekin egiten duen lana da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Vicent, Manuel', Bilaketaren denbora: 0,15s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Vicent, Manuel
    Argitaratua 1991
    Sailkapena: Be/110/Vic2/2
    Liburua
  2. 2
    nork Vicent, Manuel
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: Be/110/Vic2/1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali