Fritz von Unruh
Fritz von Unruh (Koblentza, 1885eko maiatzaren 10a - Dietz-Lahn, 1970eko azaroaren 28a) alemaniar poeta eta antzerkigilea izan zen.thumb|ezkerrera|alt=1={{Information |Description={{de|[[:de:Wilhelm Lehmbruck|Wilhelm Lehmbruck: ''Große Sinnende'' (1913) - Lehmbruck-Museum Duisburg|1=|Wilhelm Lehmbruck: ''Porträtkopf Fritz von Unruh'' (1918), Fritz von Unruhren omenez egindako artelana]]
Militar-familia bateko semea zen; militarra izan zen bera ere. Gudarostean zuen kargua utzi behar izan zuen, 1912. urtean ''Offiziere'' (''Ofizialak'') antzerki-lan antimilitarista kaleratu ondoren. Haren ondotik argitaratu zuen ''Prinz Louis Ferdinand'' (1914, ''Luis Fernando Printzea'') obrak ere iskanbila handia eragin zuen. Herrien arteko hurbilketa batean oinarritutako joera internazionalisten eta bakezaleen alde agertu zen ondorengo antzerki-lanetan: ''Opfergang'' (1916, ''Sakrifiziorako bidean'') Verdungo Guduan oinarritutako poema-bilduma; ''Ein Geschlecht'' (1916, ''Belaunaldi bat''); ''Platz'' (1920, ''Plaza''); eta ''Stürme'' (1922, ''Ekaitzak''). Nazismoa hedatu zenean, Alemaniatik ihes egin behar izan zuen. 1953an, ''Wilhelmus'' askatasunari buruzko antzerki-lan historikoa idatzi zuen Frankfurteko Antzokirako. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3nork Gregor-Dellin, Martin; Koschnik, Hans; Jens, Walter; Adler, H.G. Beradt, Charlotte; Fischer, Gottfried Bermann; Borneman, Ernest; Fabian, Walter; Hilsenrath, Edgar; Hirsch, Helmut; Kerr, Judith; König, René; Kühner-Wolfskehl, Hans; Landshoff, Fritz H. Loewy, Ernst; Mendelssohn, Peter de; Sahl, Hans; Silbermann, Alphons; Sonnemann, Ulrich; Spiel, Hilde; Zadek, Walter; Brandt, Willy; Härtling, Peter; Mann, Thomas; Werfel, Franz; Unruh, Fritz von, Leykam, Ellen; Siefken-Schulte, Ursula; Sontheimer, Kurt; Reich-Ranicki, Marcel; Kück, Michael; Neumann, Walter
Argitaratua 1981Sailkapena: Be/111/Eng/1Liburua