Karl Lagerfeld

Karl Otto Lagerfeld (Hanburgo, - Neuilly-sur-Seine, ) alemaniar jostuna izan zen.

1952an, Parisera joan zen ikastera, eta hamasei urte zituela lortu zuen lehen saria nazioarteko diseinu-txapelketa batean, Yves Saint Laurentekin berdindurik. Orduan, ikasketak utzi, eta Pierre Balmainen laguntzaile gisa hasi zen lanean. 1958an, Jean Patou ospetsuaren estilista bilakatu zen, baina berehala hasi zen bere kasa lanean, besteak beste, Valentino, Chloé eta Erromako Fendi moda-etxeetarako modeloak sortzen. 1983an, Chanel etxekoek kontratatu zuten, Coco sortzaile mitikoa hil zenetik gainbehera zetorren enpresa suspertu eta indarberritzeko. Lagerfelden eskutik, Chanel enpresa pixkanaka indar hartzen hasi zen, 1980ko hamarkada horretan moda frantsesaren euskarrietako bat bilakatu zen arte. Estilista-lan horietatik kanpo, bere enpresa sortu eta KL izeneko lehen ''prêt-à-porter'' bilduma aurkeztu zuen 1984an. 1986an, Frantziako goi-mailako joskintzaren saririk ospetsuena, Urrezko Titarea, lortu zuen, eta, hurrengo urtean, argazkilaritzan hasi zen, berak sortutako jantziei buruzko erreportajeak eginez. Goi-mailako jantzi-bildumak diseinatzeaz gainera, antzerki, opera eta zinemarako jantziak ere egin zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Lagerfeld, Karl', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Lagerfeld, Karl
    Argitaratua 1995
    Sailkapena: Ks/310/Lag/2
    Liburua
  2. 2
    nork Lagerfeld, Karl, Harlech, Amanda
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: Fr/130/Lag/2
    Liburua
  3. 3
    nork Harlech, Amanda, Lagerfeld, Karl
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: Fr/130/Lag/1
    Liburua
  4. 4
    nork Gan, Stephen, Schweitzer, Tobias
    Argitaratua 2002
    Beste egile batzuk: “...Lagerfeld, Karl...”
    Sailkapena: Ks/310/Gan/1
    Liburua
  5. 5
    Argitaratua 1988
    Beste egile batzuk: “...Lagerfeld, Karl...”
    Sailkapena: Ks/510/Mad/1
    Liburua
  6. 6
    Argitaratua 2006
    Beste egile batzuk: “...Lagerfeld, Karl...”
    Sailkapena: Ks/310/Lag/1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali