Diedrich Diederichsen

Diedrich Diederichsen (Hanburgo, 1957ko abuztuaren 15a) idazle, musika kazetari and kultur kritikari alemaniarra da. Artea, politika eta pop kultura zeharkatzen dituen pentsamenduaren alorrean, Alemaniako idazle intelektual nabarmenetakoa da.

Diedrich Diederichsen Hanburgon jaio eta hazi zen, eta bertan egin zuen lan lehen aldiz musika kazetari gisara, ''Sounds'' izeneko aldizkarian, hain zuzen 1979tik 1983ra gertatu ziren Punk eta ''New wave'' musika mugimenduen leherketen garaian. 1990ko hamarkada arte, Koloniako eragin handiko ''Spex'' aldizkarian editore nagusi lanak bete zituen. Behin behineko irakasle lanak ere egin izan ditu, besteak beste Frankfurt am Main, Stuttgart, Pasadena, Offenbach am Main, Gießen, Weimar, Bremen, Viena, St. Louis, Kolonia, Los Angeles edo Gainesville bezalako lekuetan. Zenbait urtez Stuttgart-go ''Merz'' akademian irakasten ibili ondotik, 2006an Vienako Arte Ederren Akademiako Arte garaikidearen Teoria, Praktika eta Komunikazio irakasle bihurtu zen.

Diedrich Diederichsenen idatziak argitalpen ugaritan azaldu izan dira, horien artean ''Texte zur Kunst'', ''Die Zeit'', ''Die Tageszeitung'', ''Der Tagesspiegel'', ''Süddeutsche Zeitung'', ''Theater heute'', ''Artscribe'', ''Artforum'' edo ''Frieze'' bezalako egunkari eta aldizkariak. Bere pentsamolde eta jarreran eragin asko topa daitezke. Bere idatziek Post-estrukturalismoaren, Marxismoaren, Kultur ikasketen, Kazetaritza berriaren, Beat literaturaren, psikoanalisiaren eta situazionismoaren arrastoak erakusten dituzte. Gizarte post-fordistaren subjektibitatearen, identitate politiken eta kultur industrien arteko tentsioak maiz ageri dira bere idatzietan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Diederichsen, Diedrich', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    Argitaratua 2019
    Beste egile batzuk: “...Diederichsen, Diedrich...”
    Sailkapena: Li/110/Fic/10
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 2006
    Beste egile batzuk: “...Diederichsen, Diedrich...”
    Sailkapena: Ks/100/Die/1
    Tagungsbericht Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali