Salvador Dalí
Salvador Domingo Felipe Jacinto Dalí Doménech (Figueres, Katalunia, 1904ko maiatzaren 11a – 1989ko urtarrilaren 23a) margolari, eskultore, diseinatzaile, idazle eta zinemagile izan zen.Irudi surrealista zirraragarri eta onirikoengatik da ezaguna Salvador Dalí. Bere gaitasun piktorikoak arte errenazentistaren eragin eta mirespenari egozten zaizkio. Marrazkilari aditua ere izan zen. Baliabide plastiko daliniarrek zinema, eskultura eta argazkigintza ere landu zituen, eta horrek ikus-entzunezko beste artista batzuekin kolaborazio ugari izatera eraman zuen. Estilo guztiz pertsonala eta lehen ukituaz ukigarria lantzeko gaitasuna izan zuen, zeina, egia esan, oso eklektikoa baitzen, eta besteren berrikuntzetatik «xurgatu» zuena. Bere margolan ospetsuenetako bat ''Oroimenaren iraupena'' (La persistencia de la memoria) (Erloju bigunak izenez ere ezaguna) da, 1931n egina.
Artista guztiz irudimentsua izanik, nartzisismoaren eta megalomaniaren aldeko joera nabarmena adierazi zuen, arreta publikoa erakartzea helburu. Jokabide horrek sumindu egiten zituen haren artea estimatzen zutenak, eta justifikatu egiten zituen bere kritikariak, haiek gaitzetsi egiten baitzituzten beren jokabide eszentrikoak, beren arte-ekoizpena baino are deigarriagoa zen publizitate-erakarpen gisa. Dalík «urre-kolorekoa den eta gehiegizkoa den guztiarekiko maitasuna, luxuarekiko grina eta ekialdeko modarekiko maitasuna» autoaldarrikatutako «leinu arabiar» bati egozten zizkion; zeinaren sustraiak Iberiar penintsularen arabeen menderatze garaietara eramaten baitzituen.
Madrilen eta Parisen ikasi zuen, Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo Picasso egileak ezagutu zituen, besteak beste.
Surrealismoaren jenio handienetarikoa izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2Argitaratua 1986Beste egile batzuk: “...Dalí, Salvador...”
Sailkapena: Li/110/Lau/2Liburua


