Kenneth Clark

Kenneth Mackenzie Clark, Clark Baroia (Londres, 1903ko uztailaren 13a - Hythe, Kent, 1983ko maiatzaren 21a) britainiar artearen historialaria izan zen.

Guraso aberatsen semea zen, eta txikitatik artearen alde egin zuen. Bere lehen eraginetako bat John Ruskinen idatziak izan ziren. Historia modernoa ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean.

Hogeita zazpi urterekin Oxfordeko Ashmolean Museoko zuzendari izendatu zuten. National Gallery ere zuzendu zuen hamabi urtez. Oxforden hiru urtez irakasle izan ondoren, arteari buruzko saioak idaztea eta aurkeztea telebistan onartu zuen. Bere telebista-saiorik ospetsuena ''Civilisation'' izan zen, 1966 eta 1969 artean emandakoa.

XX. mendeko britainiar artearen pertsona garrantzitsuenetakotzat hartzen da.

Hil baino lehentxeago katolizismora bihurtu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Clark, Kenneth', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Clark, Kenneth
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: Ka/400/Cla/1
    Liburua
  2. 2
    nork Clark, Kenneth
    Argitaratua 1960
    Sailkapena: Ka/400/Cla/2
    Liburua
  3. 3
    nork Clark, Kenneth
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: Bi/100/Vin/1
    Liburua
  4. 4
    nork Calloway, Stephen
    Argitaratua 1979
    Beste egile batzuk: “...Clark, Kenneth...”
    Sailkapena: Ks/110/Ric/1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali