Canon

, kamerak, bideokamerak, fotokopiagailuak, eta ordenagailuentzako inprimagailuak bezalako gailu optikoak eta irudia eskuratzeko produktuak egiten dituzten elektronikako multinazional japoniar bat da.

Konpainia 1933an sortu zuten Goro Yoshidak eta koinatu Saburo Uchidak ''Precision Optical Instruments Laboratory'' izenarekin. Konpainiaren jatorrizko helburua argazki kameraren kalitatea hobetzeko ikerketa izan zen.

1934ko ekainean lehenengo Canon kamera egin zuten. ''Kwanon'' deitu zuten, Kuan Yin miserikordiaren jainkosa budistaren izenean. Hurrengo urtean, konpainiak ''Canon'' izena hartu zuen irudi modernoagoa emateko helburuarekin. 1987an EOS argazki kamerak merkaturatu zituzten: sigla horiek "electro-optical system" esan nahi dute eta, gainera, Eos jainkosa grekoaren omenez ere hautatu zituzten. Sistema horrek eskuzko ikuspegitik ikuspegi ultrasonikora eta egonkortze optikora eman zuen saltoa. Biak ere argazkilaritzako reflex kameren munduan Canon etxeak sartuak eta argazkilaritza profesional eta abiadura handikoan estandar bilakatu ziren. Lehiakideek ere Canon etxearen bideari jarraitu zioten, nahiz eta erabiltzaile kontserbadoreenek ez zuten gustuko izan aldaketa.

Hainbat tresna elektronikoren egilea izan arren, argazkilaritzaren munduan egindako ekarpenarengatik erreferentzia izatearren eta 2002tik ''full-frame'' kamera digitalak egiten aitzindari izateagatik ezaguna da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Canon', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Canon
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Ks/110/Can1/1
    Liburua
  2. 2
    nork Canon, Claudia von
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: Be/110/Can/1
    Liburua
  3. 3
    nork Cowell, Roberta
    Argitaratua 1955
    Beste egile batzuk: “...Millbourn, Canon...”
    Sailkapena: Bi/100/Cow/2
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali