Tony Bennett

Anthony Dominick Benedetto, musika-munduan, eta, profesionalki, Tony Bennett izenpean ezaguna (New York, 1926ko abuztuaren 3a - ''ibidem'', 2023ko uztailaren 21a) estatubatuar pop tradizional abeslaria izan zen, bai eta jazz- zein ''big band'' eta ''show''-abestietako abeslaria ere. Margolaria ere bazen, bere hainbat obra erakunde ezberdinetako behin-betiko erakustokiaren parte direnak. Era berean, Astoria auzoko (Queens, New York) Frank Sinatra Arte-Eskolako sortzailea ere bazen.

Astoria zein Pyrites-en jaio eta hazia (New York), familia italo-estatubatuar batean, Bennett urte gutxirekin hasi zen abesten. II Mundu Gerrako amaiera aldera AEBetako Armadarekin borrokatu zuen Europako Antzokian. Ostean, bere abeste-teknika hobetu eta gero, Columbia Records-ekin sinatu eta, 1951ean, bere lehen ''single'' ospetsua kaleratu zuen: "Because of You". Ostean, 1953ko hasieran beste abesti ezagun bat kaleratu zuen ere: "Rags to Riches". Bere jazz-abestea hobetu ostean, 1950eko hamarkadaren amaieran bere garai gorenena ailegatu zen; esaterako, ''The Beat of My Heart'' eta ''Basie Swings, Bennett Sings'' albumekin. 1962an, bere abesti ezagunena grabatu zuen ere, "I Left My Heart in San Francisco". Rock-aroaren gorenean bizitza isilago bat pasa ostean, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran berpizkunde bat pairatu zuen. Bere azken lana Lady Gagarekin batera argitaratutako ''Cheek to Cheek'' albuma da (2014), Grammy Sariduna dena, ''Ahots-Pop Tradizionaleko Album Onena'' kategorian.

19 Grammy Sari irabazi ditu, bai eta bi Emmy Sari ere. Mundu osoan, 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu. 2021eko otsailean, 2016. urtetik aurrera Alzheimera pairatzen duela argiratatu zen, diskak grabatzen eta kontzertuak ematen jarraitu badu ere. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Bennett, Tony', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Bennett, Tony
    Argitaratua 2018
    Sailkapena: Ka/105/Ben/1
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1984
    Beste egile batzuk: “...Bennett, Tony...”
    Sailkapena: Co/211/All/1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali