Jorge Amado

Jorge Amado (Brasildar portugesez: Jorge Leal Amado de Faria) (Itabuna, 1912ko abuztuaren 10a - Salvador da Bahia, 2001eko abuztuaren 6a) brasildar idazle modernista eta politikari bat izan zen. Brasilgo autore garaikide garrantzitsuenetako bat izan zen, eta berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzuli da haren obra. Haren sorkuntzek ospe handia izan zuten bere herrialdean, eta askotan egokitu dira antzerkira, zinemara eta telebistara. Bere 49 lan literarioetatik nabarmentzen dira ''Dona Flor e seus dois maridos,'' ''Tieta do Agreste'' eta ''Gabriela, cravo e canela''.

Brasilgo elite intelektual komunistaren parte izan zen, eta Brasilgo Alderdi Komunistako diputatu federala izan zen. Bere kontakizunetan, Amadok herrialde alaia eta baikorra deskribatu zuen, nahiz eta, aldi berean, desberdintasun sozial eta ekonomiko handiak izan.

Brasilgo literaturaren izen ospetsuenetako bat da. Brasilgo Letren Akademiako kide izan zen berrogei urtez, 1961etik hil arte. Bakearen Lenin Saria jaso zuen (1951), Cino del Duca Munduko saria (1990), Luís de Camões saria (1995) eta, ''post mortem'', Brasilgo Kultura Merituaren Ordenako Gurutze Handia (2012). Liburu gehien saldu dituen bigarren autore lusofonoa da, Paulo Coelhoren atzetik. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Amado, Jorge', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Amado, Jorge
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: Be/110/Ama/1a
    Liburua
  2. 2
    nork Amado, Jorge
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: Be/110/Ama/1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali