Peter Ackroyd

Peter Ackroyd (Londres, 1949ko urriaren 5a) britainiar eleberrigile, biografo eta kritikaria da.

Cambridgeko Unibertsitatean ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen, Mellon beka eman baitzioten Yale Unibertsitatean ikasteko. 1974tik 1982ra, ''Spectator'' egunkariko literatura-zuzendaria izan zen, eta, 1986an, ''The Times''eko Literatura Saileko buru izendatu zuten. Kazetari-lanetik kanpo, jaioterrian girotuta idatzi dituen eleberriengatik da ezaguna Ackroyd: ''Londresko sute handia'' (1982), ''Oscar Wilderen azken testamentua'' (1983) eta ''Hawksmoor'' (1985), besteak beste. Azken horretan, XVIII. mendeko Nicholas Hawksmoor arkitektoaren bizitza aztertzen du, garai hartako hizkera erabiliz; 1985ean argitaratutako Nobela Onenaren Whitbread saria irabazi zuen. ''Musika ingelesa'' (1992) eta sorginkeriaren munduari buruzko ''Dee doktorearen etxea'' (1993) dira Ackroyden beste nobela batzuk. Ackroydenk idatzitako biografiak ere biziki goretsi izan ditu kritikak, idazle sonatuen bizitzei dagozkienak, batez ere: ''Ezra Pound'' (1984) —Whitbread biografia-saria irabazi zuen— ''T.S. Eliot'' (1984), ''Dickens'' (1990), ''Chatterton'' (1985) —Booker sariko finalista izan zen—, ''Thomas More'' (1998), ''Chaucer'' (2004) eta ''William Shakespeare'' (2005). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Ackroyd, Peter', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 2018
    Sailkapena: Ge/324/Ack/1
    Liburua
  2. 2
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: Se/211/Ack/1a
    Liburua
  3. 3
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1992
    Sailkapena: Be/110/Ack2/3
    Liburua
  4. 4
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 2002
    Sailkapena: Be/110/Ack2/2
    Liburua
  5. 5
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: Bi/100/Eli1/1
    Liburua
  6. 6
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: Be/210/Ack1/2
    Liburua
  7. 7
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1984
    Sailkapena: Be/210/Ack1/1
    Liburua
  8. 8
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1999
    Sailkapena: Be/110/Ack2/1
    Liburua
  9. 9
    nork Ackroyd, Peter
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: Se/211/Ack/1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali