Marsden Hartley

Marsden Hartley (Lewiston, Maine, 1877ko urtarrilaren 4a - Ellsworth, Maine, 1943ko irailaren 2a) estatubatuar margolaria izan zen.

Artea ikasi zuen Cleveland School of Art-en. 1892an New Yorkera joan zen Arte Eskolan pintura ikastera. Han William Merritt Chase izan zuen irakasle. Albert Pinkham Ryder margolariaren eta Henry David Thoreau, Walt Whitman eta Ralph Waldo Emersonen idazkien eraginek artea bilaketa espiritualtzat hartzea eragin zioten.

1900etik 1910era Lewistonen eta Mendebaldeko Maine eskualdean eman zituen udak margotzen. Hemen izan ziren bere lehen heldutasun lanak.

1912an Parisera joan zen eta 1913an Berlinera. Han ezagutu zituen Wassily Kandinsky eta Franz Marc eta abstrakzioa eta espresionismoa uztartu zituen bere margolaritzan. 1916an Estatu Batuetara itzuli zen alemanaren aldeko sentimenduekin.

1920ko hamarkadan, Europara itzuli zen, eta paisaia eta izadi hilak margotu zituen, Paul Cézanneren eraginekin. 1936an Mainera itzuli zen Maineko margolari izateko asmoz. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Hartley, Marsden', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Cassidy, Donna M.
    Argitaratua 2005
    Beste egile batzuk: “...Hartley, Marsden...”
    Sailkapena: Ks/110/Har1/2
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 2002
    Beste egile batzuk: “...Hartley, Marsden...”
    Sailkapena: Ks/110/Har1/1
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 1995
    Beste egile batzuk: “...Hartley, Marsden...”
    Sailkapena: Ks/110/Har1/3
    Liburua
  4. 4
    Argitaratua 2019
    Beste egile batzuk: “...Hartley, Marsden...”
    Sailkapena: Ks/110/Har1/4
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali